Eduki publikatzailea
Atzealdea Buruntzaldeko Euskararen ginkanan izena emateko epea zabalik
2017·10·09
Gaurkoan, Buruntzaldeako Euskararen Ginkanaren 1. Edizioa aurkeztera gatoz. Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana, euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da. Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu behar izaten dituzte talde lehiakideek.
Oraingoan, BURUNTZALDEAKO EUSKARAREN GINKANAren 1. edizioa honetan, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo 12-16 urteko gaztetxoentzako lehiaketa izango dugu. Euskaraz eta euskararen bueltan gozatzeko taldekako eta herrien arteko lehiaketa.
Antolatzaileak
Ekimen hau hainbat erakunderen elkarlanaren fruitua izango da:
Kutxa Ekogunea, Buruntzaldeako Euskara Batzordeak, alegia, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Urnieta eta Usurbileko udalak (Gaztelekuak eta Euskara Zerbitzuak) eta Euskaltzaleen Topagunea.
Lehiaketako Probak eta Finala
Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu behar izaten dituzte talde lehiakideek. Buruntzaldeako Euskararen Ginkana I. edizio honetan mundu mailako begiradatik, eskualdeko begirada eta praktiketara egingo da salto.
Buruntzaldeako Euskararen Ginkana lehiaketak bi fase izango ditu:
1. Fasea: INTERNET BIDEZKO FROGAK.
Izena ematen duten taldeek beraien aurkezpen bideoa egingo dute eta Webgunean astero taldeek burutu beharreko 4 proba egin beharko dituzte, proba bakoitza burutzeko astebeteko epea izango dutelarik. Proba hauetan guztietan puntu gehien lortzen dituzten lau taldeek jokatuko dute
2. fasea. 2. Fasea: FINALA.
Abenduaren 1ean jokatuko da Orona-Ideon, aurreko fasean puntu gehien eskuratu dituzten lau taldeen artean. Bertan erabakiko da nor izango den Buruntzaldeako Euskararen Ginkanaren 1. edizioaren talde irabazlea!
Sariak
Finalera iristen diren taldeen artean guztira 1.500 € banatuko dira saritan.
Talde irabazleak: 1.000 € ko saria jasoko du.
Bigarren geratzen den taldeak: 500 € ko saria jasoko du.
Parte hartzea eta izen-ematea
Ginkana taldeka jokatuko da, 4 laguneko taldeak osatu behar dituzte Buruntzaldeko 12-16 urteko gazteek parte hartzeko.
Izena on-line eman behar dute talde parte hartzaileek euskararenginkana webgunean. Ondorengo orrian daude argibideak, oinarriak, izena emateko esteka eta gainerako xehetasun guztiak:
http://www.euskararenginkana.eus/eu/ginkanak/buruntzaldeko-euskararen-ginkana-1edizioa/gi-38/
4 laguneko taldeak osatzeko edo argibideak jasotzeko Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta edo Usurbilgo Gaztelekuetara, kuadrillategira edo Euskara zerbitzuetara jo dezakete gazteek.
Izen-ematea urriaren 3tik 19ra egin behar da.