Eduki publikatzailea
Atzealdea Bueltan dira Esperientzia Eskola eta oroimena lantzeko ikastaroa
2019·09·13
Azken urteotan bezala, bueltan dira Usurbilgo Esperientzia eskola eta oroimena lantzeko ikastaroa. Hona izena emateko informazio baliagarria.
Izena emateko epea: irailaren 30era arte.
Non: Gizarte Zerbitzuen bulegoan (Kale Nagusia, 43 behea)
Prezioa: doan.
Esperientzia Eskolak
55 urtetik gorako pertsonentzat pentsatuta daude. Lan mundutik erretiroa hartu eta ikasteko grina duen orok eman dezake izena. Matia Institutuak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolatua.
Adineko pertsonek oroimena lantzeko ikastaroa
Memoria landu nahi duten adineko pertsonei zuzenduta dago; Lahar elkargoak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolatua.