Eduki publikatzailea

Broken Brothers Brass Band

XVI. Soinurbil musika astearen barruko ekitaldia.
13 MAR

BERTAN BEHERA, PREBENTZIO NEURRI GISA.

Ordua: 19:30ean.

Non: kalean.

Egitaraua, osorik: XVI. Soinurbil

2006an Iruñean sortua. New Orleansko atzoko eta gaurko kaleko taldeen (Hot&Brass, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth...) bidea ekarriko dute bertara. Bi ordu inguruko emanaldia egingo dute kalean. New Orleansko second line-a bizitzeko aukera: entzulea ez da ikusle soila, ekintzaren parte garrantzitsua baizik. Musika originala eta Brass Band tradizioaren ildo ezberdinetako kantuak entzun ahal izango dira (jazz tradizionala, gospel ereserkiak, rythm and blues, 2nd line funk, indians...).