Eduki publikatzailea
Atzealdea

Broken Brothers Brass Band

XVII. Soinurbil musika astea.
12 MAR

2006an Iruñean sortua. New Orleansko atzoko eta gaurko kaleko taldeen (Hot&Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth...) bidea ekarriko du bertara.

New Orleansko “second line”-a bizitzeko aukera paregabea: entzulea ez da ikusle soila, ekintzaren parte garrantzitsua baizik. Musika originala eta Brass Band tradizioaren ildo ezberdinetako kantuak entzun ahal izango dira (jazz tradizionala, gospel ereserkiak, rythm and blues, 2nd line funk, indians...).

Martxoaren 12an, ordu erdiko emanaldiak egingo dituzte hiru plazetan.

17:30 Joxe Martin Sagardia plazan

18:00 Askatasuna plazan

18:30 Artzabalgo plazan

Sarrerak: doan. Aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.