Eduki publikatzailea
Atzealdea
Binakako bakarrizketa: 'Luze edo Motz'
Noaua! Kulturaldia 2021
14 AZA
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek, “Bakean Dagoena Bakean Utzi” emankizunaren haritik jarraituz, ikuskizun honetan generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!.
Noiz: azaroaren 14an, 19:00etan.
Non: Sutegiko auditoriumean.
Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea.
Sarrerak: usurbilkultura.eus -en (10 euro). // Bazkideek 8 €tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ko egoitzan.