Albisteak
Atzealdea

Biltzenen saio informatiboa, atzerrian jaiotako herrikideei zuzendua, azaroaren 29an

Eusko Jaurlaritzaren Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua da Biltzen: tratu berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko eta atzerritartasunari eta nazionalitateari buruzko saioa eskainiko du.

2022·11·22


Biltzenek, Eusko Jaurlaritzaren Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuak, saio informatiboa eskainiko du, azaroaren 29an, atzerrian jaiotako herrikideei zuzendua: Potxoenean izango da, 17:30etik 19:30era. Saioaren helburua tratu berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren kontzeptuari buruzko ikuspegi orokorra ematea da, baita estatu espainiarreko atzerritarrentzako arau-esparrura eta nazionalitate-prozedurara hurbiltzea ere.

Atzerritartasunari eta nazionalitateari dagokienez, honako edukien ingurukoak azalduko dituzte, besteak beste: atzerritarren eskubideak, baimenak, berrizteak, familia berrelkartzea, erregimen komunitarioa eta nazionalitatea. Diskriminaziorik ezaren ingurukoak, berriz, oinarrizko kontzeptuen lanketa, diskriminazio esparruak eta diskriminazioaren aurkako borrokaren aldeko baliabideak izango dira.

Saioan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea: