Eduki publikatzailea
Atzealdea Bihar, apirilaren 26an, apirileko ohiko udalbatzarra egingo da
2016·04·24

Hauek izango dira landuko diren gaiak:
|
1.- Aurreko akten onespena: *2016ko otsailaren 23ko ohiko bilkura. *2016ko martxoaren 22ko ezohiko bilkura. 2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2016ko martxoaren 15etik apirilaren 15era (2016/0268-2016/0355) 3.- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioen Berrikuspenaren Testu Bategineko Araudiko 37., 53., eta 54. artikuluen Aldaketa puntuala (01 aldaketa). Behin betiko onespenerako dokumentu osatua onartzea. 4.- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako S-4 (Txagañeta) Sektoreko Ezaugarri Fitxaren Aldaketa puntuala (10 aldaketa). Behin betiko onespenerako dokumentu osatua onartzea. 5.- 2016/0285 dekretua berrestea: San Marko Mankomunitateko Batzarrak 2016-01-26an harturiko erabakia (udalen ekarpenak zehazten dituen atala) auzibidera. 6.- 2016/0286 dekretua berrestea: San Marko Mankomunitateko 2016ko aurrekontuen behin betiko onespena auzibidera.
|
7.- Berri ematea: 2016/90001 kreditu txertakuntzaren aldaketa dela eta, Udalak gastuaren araua ez du betetzen. 8.- Mozioa: Etxebizitza duin eta egokia legez okupatzeko aukera izateko eskubide subjektiboari eta etxebizitzarako prestazio ekonomiko berriari buruzko arauzko garapena. 9.- Mozioa: Europar Batasuneko Estatu eta Gobernu buruek Turkiarekin izenpetutako aurreakordioaren ingurukoa. 10.- Mozioa: Erraustegiaren eraikuntza dela eta. 11.- Mozioa: Usurbil-Lasarte-Oria-Ospitalea lotzen dituen T2 eta T6 autobusen zerbitzuan murrizketak ez egitearen alde. 12.- Mozioa: Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzaren (AGI) murrizketa. 13.- Galdera-eskaerak. |
