Eduki publikatzailea
Atzealdea Bihar irekiko da Santixabeletako egitarau lehiaketa eta txupinazoa nork bota erabakitzeko epea
2026·04·20

Santixabelekin lotutako bi deialdi jarriko dira martxan bihar, apirilaren 21ean, festetako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketarena eta txupinazoa nork bota erabakitzekoa. Parte hartzeko azken eguna, bi kasuetan, maiatzaren 19a izango da.
Santixabeletako egitaraua diseinatzeko lehiaketa
Udalak eta Jai Batzordeak elkarlanean antolatzen dute. Parte hartzaileek lehiaketaren oinarriak udalean eskatu behar dituzte, eta lanak udaleko harreran aurkeztu behar dira.
Lehiaketaren oinarriak eskatzeko: usurbilkultura.eus, kultura@usurbil.eus edo 943 37 19 99.
Nork botako du Santixabeletako txupinazoa?
Jai Batzordeak, aurten ere, txupinazoa nork botako duen erabakitzeko herritarren ekarpenak jasotzeko deialdia egin du. Herritarrei galdegin diete txupinazoa nork botatzea nahi duten eta zergatik.
Proposamenak helarazteko bi modu daude: kultura@usurbil.eus helbidera idatzita, edo bihartik aurrera udaletxean, liburutegian, kiroldegian eta Potxoenean egongo diren kutxetan utzita.
Iaz, 40.urteurrena zuten Zumarte musika eskolako eta Ziortza gazte elkarteko kideek elkarrekin bota zuten txupinazoa, eta Unai Lopez Collantesek irabazi zuen egitarau lehiaketa.
