Eduki publikatzailea
Atzealdea Bidez Bide zerbitzua: udako ordutegia, uztailean
2023·06·26

Herritarren mugikortasuna errazteko Usurbilgo Udalak eta Behemendi Landa Garapen Elkarteak martxan jarritako Bidez Bide zerbitzuak udako ordutegia izango du, uztailaren 1etik aurrera. Uztailean, goizez soilik funtzionatuko du, 07:30-08:40, 10:30-11:40 eta 13:30-14:30 zerbitzuak emango ditu. Horrez gain, uztailaren 3an, 25ean eta 31n ez da zerbitzurik izango, jaiegunak baitira.
Auzoetan eta landa ingurunean sakabanaturik bizi diren biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko sortu zen zerbitzu hau. Gainera, adineko pertsonak eta mugikortasun murriztua dutenen beharrei aurre egiteko ibilgailua etxeraino hurbiltzen da, indarrean dauden zerbitzuen ordutegi barruan. Horretarako, zerbitzua telefonoz aurrez eskatu behar da: 630 64 35 96.
Abuztuan ez da zerbitzurik izango, eta irailaren 1ean, ostirala, ohiko ordutegira itzuliko da.
