Eduki publikatzailea

Atzealdea Beterri-Buruntzako udal brigadetan lan egiteko formazioa jaso duten guztiek lortu dute lan kontratua

Lan mundura sartzeko zailtasunak dituztenei bideratu zaie eskaintza: EAGI eskolaren Eremu Publikoen Mantentze Lanen ikastaroa jaso dute Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketaren egoitzan. Asteartean jaso zuten ikastaroa egin izana aitortzen dien agiria.

2019·12·13


Hamabost lagunentzako formazioa eskaini dute Beterri-Buruntzako udalek, gero, askotariko lanetan aritzeko kontratazioak egiteko. Hasierako planteamenduaren arabera, hamabost horietatik hamabik lortuko zuten kontratua, udal bakoitza bina langile kontratatzekoa baitzen. Azkenean, ordea, denek lortu dute lana: bik euren kabuz topatu dute, eta gainerakoak Beterri-Buruntzako udal brigadetan arituko dira (bina kontratatu dituzte, Lasarte-Oriak izan ezik: hiru kontratatu ditu). Abenduaren 11n, asteartean, izan zen haien azken eskola eguna, eta ikastaroa egin izana aitortzen dien agiria jaso zuten.

Formazio eta lan eskaintza Eusko Jaurlaritzaren 2019ko Tokiko Enplegu Planaren diru-laguntzen bidez egin ahal izan dute Beterri-Buruntzako udalek. Lanpostu horietarako lehentasuna lan-mundura sartzeko zailtasunak dituzten taldeek izan dute lehentasuna: emakumeek, 55 urtetik gorakoek eta RGI edo DBE Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaileek. Urriaren 28tik abenduaren 11ra, 150 orduko ikastaroa jaso dute hiri espazioen mantenuan eta udal brigaden askotariko lanetarako langile gisa aritu ahal izateko prestakuntza jasotzeko.

Udal brigadetako kontratazioak lanaldi osokoak izango dira, bost hilabetetarako.