Bertso-antzerkia: 'Urpekakariak'
Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan topo egin duten lagun bi dira. Ur bazterrean erdi gogaituta daudela, bihurrikeria bat otuko zaie: zergatik ez hondoko tapoia aurkitu eta igerilekua hustu? Murgilaldian zehar etengabe egingo dute topo beren gorputzekin; bakoitzak berearekin nola, lagunarenarekin edo igerilekuko gainontzeko erabiltzaileenekin: umeak, helduak, adinduak, aniztasun funtzionala duten igerilariak... Gogoeta txiki bat egiteko aukera emango die, modu sotil eta umoretsuan, ikuslerik txikienak beren gorputzei begira jarri eta aniztasunaz, sexualitatez, genero-rolez... hausnartuko dute.
Noiz: azaroaren 13an, 18:00etan
Non: Sutegiko auditoriumean
Nori zuzendua: Haur eta gatetxoentzat (6-11 urte)
Sarrerak: 3€ Lizardin eta Noaua!n aldez aurretik