Eduki publikatzailea

Atzealdea Bertso afarirako tiketak, bihartik aurrera salgai Artzabalen

Urtero bezala, aurten ere bertso afari feminista egingo dute, Artzabalen, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan: martxoaren 6an izango da.

2020·02·25


Bertso afari feministarako tiketak bihar jarriko dituzte salgai Artzabalen, 18 euroan. Afaria martxoaren 6an izango da, 21:00etan, Artzabalen bertan; Usurbilgo mugimendu feministak eta udalak elkarlanean antolatutako ekitaldia da. Uxue Alberdi, Onintza Enbeita eta Oihana Bartra bertsolariak Amaia Agirre gai jartzailearen esanetara arituko dira bertsotan aurtengoan.

Hauxe izango da bertso afariko menua:

Etxeko zizka-mizkak (beganoa)

Perretxiko eta neguko barazki menestra (ez beganoa)

Behi masailak ardo saltsan (ez beganoa)

Etxeko Brownia (begetarianoa)

Kafea / Edaria

Edaria

***Beganoek, tiketa erostean, jatetxeko langileei abisa diezaietela, jakinaren gainean egon daitezen.

 

2019ko M8-ren oihartzunak

Bertso afariaz gain, erakusketa bat inauguratuko dute Artzabalen, afaria baino ordu-laurden lehenago. Lurdes Hueta argazkilari usurbildarrak iazko Martxoaren 8an ateratako argazkiak erakutsiko dituzte Artzabalen, otsailaren 28tik martxoaren 31ra bitartean, baina martxoaren 6ko afaria aprobetxatuko dute ofizialki inauguratzeko.