Eduki publikatzailea
Atzealdea Bake epaile titularra hautatu dute, aho batez, azaroko osoko bilkuran
2025·12·01

Irailean abiatu zuen Usurbilgo Udalak bake epaile titularra eta bere ordezkoa hautatzeko prozesua, eta azaroko osoko bilkuran onartu dituzte izendapenak, aho batez. Hilabeteko epea izan da hautagaitzak aurkezteko, eta bakarra aurkeztu da, hain zuzen ere, azken urte luzeetan zeregin horretan lanean aritu den Agustin Esnaola Etxabe: bera izango da titularra, eta orain EAEko Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritza dagokio hura izendatzea. Esnaolaz gain beste hautagairik ez denez aurkeztu, ez da ordezkorik izendatu.
