Eduki publikatzailea
Atzealdea Bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia martxan
2025·10·03

Udalak martxan jarri du bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia, iraileko osoko bilkuran hala erabaki ostean: gaur argitaratu da iragarkia GAOn. Interesdunek eskaerak aurkezteko epea astelehenean, urriaren 6an irekiko da, eta azaroaren 4ra arteko epea izango dute. Eskaerak aurrez aurre edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira. Horren ostean, eskaerak aztertuta, udalbatzak aukeratuko ditu bake epaile titularra zein ordezkoa.
Oinarrietan azaldu dutenez, interesdunek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute adieraziz deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, eta legeak xedatutako ezgaitasunik edo bateraezintasunik ez dutela. Halaber, hautaketa prozesuari begira egoki iritzitako merituak aurkeztu beharko dituzte, baita curriculum vitae-a ere. Baloratu ahal izango diren merituak dira bizilekua, curriculuma eta euskararen ezagutza.
1. Bake Epaile izateko betebeharrak.
— Espainiar herritartasuna izatea eta adinez nagusia izatea.
— Eginkizun judizialerako ezgaitua ez izatea, ez fisikoki ez psikikoki.
— Eskubide zibil guztien jabe izatea.
— Maltzurkeriazko delituengatik kondenatua ez egotea, birgaitasuna lortzen ez den bitartean.
— Maltzurkeriazko delituengatik, auzipetu edo errudun ez izatea, askapena edo largespena lortzen ez den bitartean.
2. Gaitasun eta bateragarritasun baldintzak.
— Interesdunek bermatu beharko dute Botere Judizialaren Lege Organikoko 101. artikuluan eta ondorengoetan eta 1995eko ekainaren 7ko Bake Epaileen 3/95 Erregelamenduan jasotzen diren bateragarritasun eta gaitasun-baldintzak betetzen dituztela.
— Ez da titulazio berezirik eskatzen, bake epailearen betebehar eta eginkizunak betetzeko behar adinako gaitasuna izatea baizik.
— Jarduera profesionalak edo merkataritza-jarduerak egiteko bateragarritasuna dute, baldin eta horiek inolako aholkularitza juridikorik eskatzen ez badute, eta jarduera horren izaerak inpartzialtasuna edo independentzia ekidin edo murrizten ez badu, eta betebehar judizialak aurrera eramatea galarazten ez badu.
— Ezingo dute alderdi politiko edo sindikatuetako partaide izan edo horien zerbitzura egon, ez udal hauteskundeetan edo hauteskunde legegileetan parte hartu, ezta Botere Judizialeko kide gisa inolako ekintza edo bilera publikoetan parte hartu ere, horiek izaera judiziala ez baldin badute.
3. Eskubide eta betebeharren inguruan.
— Udalerrian bizi beharko dute, Justiziako Epaitegi Gorenak arrazoi sendoengatik beste herri batean bizitzea baimentzen duen kasuan izan ezik.
— Epaileak finkatuko ditu entzunaldiak.
— Bere aginteak irauten duen bitartean, kenezina izango dira.
— Bere karguagatik ezagutzen dituen ekintzak edo berriak isilpean gordetzera behartuta daude.
— Legez dagozkien prozesuen ordenamendu zibila eta penala ezagutuko dute.
— Erregistro Zibileko eginkizunak beteko dituzte eta legeak ezartzen dizkien beste batzuk.
— Epaile kargua lau urterako da.
— Legez ezarritako sistema eta kopuruekin ordainduko zaie.
— Bere eginkizunak burutzerakoan delituak eta falta edo kalte eta galerak maltzurkeriaz edo erruaz egiten badituzte, erantzukizun zibil edo penalaren pean egongo dira.
— Legean aurreikusitako lizentzia eta baimenak izango dituzte, bere karguaren izaeragatik eta profesionaltasun ezagatik eratorritakoetan izan ezik.
GAOko iragarkia (PDF): hemen.
