Eduki publikatzailea
Atzealdea Bake epaile titularra eta bere ordezkoa hautatu dituzte, aho batez
Azken urte luzeetan zeregin horretan aritu den Agustin Esnaola Etxabek jarraituko du titular izaten, eta Joana Murray Barandika izango da bere ordezkoa.
2022·01·28

Urrian abiatu zuen Usurbilgo Udalak bake epaile titularra eta bere ordezkoa hautatzeko prozesua, eta urtarrileko osoko bilkuran onartu dituzte izendapenak, aho batez. Batetik, azken urte luzeetan zeregin horretan lanean aritu den Agustin Esnaola Etxabe izango da titularra, eta, bestetik, Joana Murray Barandika izango da bere ordezkoa.
