Eduki publikatzailea
Atzealdea Bake epaile ordezkoa hautatzeko deialdia, martxan
2026·04·20

Bake epaile titularra aukeratuta, ordezkoa hautatzekoa deialdia jarri da martxan, GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta. Izatez, bi postuak betetzeko deialdia egin zen iazko urrian: pertsona bakarra aurkeztu zen, Agustin Esnaola, lehendik ere bake epailea izandakoa, eta beste hautagairik aurkeztu ez zenez, ez zen ordezkorik izendatu. Udalak EAEko Auzitegi Nagusiaren eskaera bat jaso zuen martxoaren 2an, ordezkoa izendatzeko prozedura abiatzeko, eta halaxe egitea onartu dute, aho batez, martxoko osoko bilkuran.
Interesdunek izena emateko epea bihartik, apirilaren 21etik maiatzaren 21era arte izango da.
Iragarkia (PDF): hemen.
