Eduki publikatzailea

Azaroaren 1erako gomendioak

Hilerrira igotzeko gomendioak argitaratu ditu udalak.

2020·10·27


Covid19-aren kutsatze arriskuak saihesteko, gomendio sorta eman du udalak, hilerrietan jende pilaketak saiheste aldera:

  • Aginagako zein Usurbilgo hilerrien ordutegiak: 08:00etatik 21:00etara.
  • Maskara janztea derrigorrezkoa da.
  • Mantendu 1,5 metroko distantzia.
  • Puntako orduak saihestu.
  • Bezperan edo hurrengo egunean joan.
  • Gehienez, sei laguneko taldeak.

Hilerrien edukiera, %50era mugatuta, honakoa da: 150 lagun Usurbilgoan, eta 23 Aginagakoan. Aurten ez da Taxibus zerbitzu berezirik jarriko.