Eduki publikatzailea
Atzealdea Azaroaren 16tik aurrera, tren geltokirako sarbidean aldaketak izango dira
Oriorako nasa itxi egingo da, berria eraikitzeko, eta Donostiako norabideko nasa erabiliko da baterako zein besterako trenak hartzeko. Orain arteko oinezko sarbidea ere aldatu egingo da.
2024·11·07
Tren geltokiko obrak direla eta, bi aldaketa izango dira, azaroaren 16tik aurrera. Batetik, Oriora doan nasa itxi egingo da, berria eraikitzeko, eta, ondorioz, Donostiarako nasa erabiliko da Oriora zein Donostiara doazen trenak hartzeko. Bestetik, erabiltzaileak nasara iristeko sarbidea ere aldatu egingo da: geltokiko eraikin zaharrari Zumartegi industriagunetik aurrez aurre begiratuta, ezkerreko aldetik izango da sarbide berria.