Eduki publikatzailea
Atzealdea Auzolan Berri programa: dirulaguntzak eskualdeko enpresentzat, gozogintzako prestakuntza jaso duten langabeak kontratatzeko
2019·09·03
Auzolan Berrri programa
Auzolan Berri programa Beterri Buruntza eskualdeko programa bat da (Andoain, Astigarraga, Urnieta, Usurbil eta Hernani), bazterketa egoeran dauden pertsonei integrazio soziala eta laborala bermatu nahi dizkiena. Lau urteko programa bat da eta 2018an jarri zen martxan.
Lehen edizioan “gozogintza/okintza” sektoreko prestakuntza eta enplegu programa bat bideratu da. Parte hartu duten pertsonek prestakuntza jaso dute eta orain kontratazioak egiteko dirulaguntzen deialdia egin da.
Langabeak kontratatzeko dirulaguntzak enpresentzat
Dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte Auzolan Berri programako gozogintzako prestakuntza amaitu duten langabeak kontratatzen dituzten enpresek. Ondoren daude laburbilduta ezaugarri eta baldintzak (ikus baldintza guztiak deialdian GAO 2019-08-07, 149 zk.).
Kontratatzen den langabearen ezaugarriak
Hiru baldintza nagusi hauek bete behar ditu, besteak beste, kontratatzen den langabeak:
- Eskualdeko honako udalerri batean erroldatuta egotea Auzolan Berri programaren hasierarekin batera (2019ko apirilaren 1a): Andoain, Astigarraga, Hernani, Urnieta edo Usurbil. Datu hau ofizioz egiaztatuko da.
- Lanbide-EEZn langabe eta enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea, eta egoera hau kontratatzen den unean mantentzea
- Auzolan berri - “Gozogintza/Okintza” programako partaide izatea.
Kontratatuaren ezaugarriak
Dirulaguntza jasotzeko, kontratuak baldintza eta ezaugarri hauek bete behar ditu:
a) Kontratua gauzatzea (hastea) 2019ko irailaren 1etik urriaren 15era bitartean
b) Kontratuak gutxienez 3 hilabeteko iraupena edukitzea
c) Kontratua lanaldi osokoa izatea edota denbora partzialekoa, betiere gutxienez %70ekoa
d) Edozein kontratu modalitate izatea, trebakuntza eta ikastun kontratuak izan ezik
Dirulaguntzaren zenbatekoa
- 2.500 euroko gehienezko laguntza, 3 hilabete iraungo duen lanaldi osoko kontratuagatik.
- 3.000 euroko gehienezko laguntza, 4 hilabete iraungo duen lanaldi osoko kontratuagatik.
- Diru kopuruak proportzionalak izango dira lanaldi partzialeko kontratazioen kasuan.
Enpresak jaso beharreko laguntzaren azken zenbatekoa ez da kontratatutakoen soldata kostuen eta Gizarte Segurantzako kostuen %100 baino handiagoa izango.
Eskaerak noiz, non eta nola
Eskabideak aurkeztu behar zaizkio Astigarragako Udalari, aurrez aurre, postaz, nahiz bide telematikoak erabilliz:
- Aurrez aurre: Astigarragako Udala, Erregistroa, Foru Enparantza 13, 20115 Astigarraga.
- Posta bulegoetan (Correos) urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
- Online. - Astigarragako Udalaren egoitza elektronikoa.
Eskabideak aurkezteko epea hasiko da 2019ko irailaren 1ean eta amaitu azaroaren 15ean.
Argibideak
- Andoain, Hilario Dorronsoro, tel. 943 30 42 21, enplegua@andoain.eus
- Hernani, Andoni Zulaikarekin, tel. 943 25 63 47, enplegu-soziala@hernani.eus
- Astigarraga, Jaione Irazu, tel. 943 50 57 00, enplegu@astigarraga.eus
Oinarriak eta eskabide-eredua GAO, 2019-08-07, 149. zenbakia