Eduki publikatzailea

Atzealdea Auzo-konpostatik eratorritako konposta herritarren esku jarriko da ostiralean

Konposta Baratze Parkean eskuratu ahal izango da, doan.

2026·09·21


Auzo-konpostatik eratorritako konposta herritarren esku jarriko du udalak, ostiralean, irailaren 25ean, Baratze Parkean. Konposta doan hartu ahal izango da: nork bere pala eta zakua hartuta egin ahal izango du.

Lehenengo aldia da auzo-konpostatik eratorritako konposta herritarren esku jartzen dela. Herritarren esku jarri aurretik aztertu eta bahetu egin da.

Auzo- eta auto-konposta egiteko eskaera urte osoan egin daiteke: informazio guztia eskuorrian jasota dago (Ugartondoko gunea falta da mapan). Udalak hornitzen du egituratzailea, eta hustu ere udalak egiten du, taldeak horrela nahi izanez gero.

Informazio gehiago, atez ateko bulegoan:

Whatsapp: 606 501 024

atezate@usurbil.eus