Eduki publikatzailea

Atzealdea Aurtengo Lilatoian ere Usurbilgo Emakumeon Etxearen taldean parte hartzeko proposamena

Usurbilgo emakumeen taldean parte hartzeko argibideak eman ditu Emakumeon Etxeak. Iaz osatu zen taldea lehenengo aldiz, eta 83 emakumek parte hartu zuten.

2026·01·08


Aurtengo Lilatoian ere Usurbilgo Emakumeon Etxearen taldean parte hartzeko proposamena egin du Emakumeon Etxeko talde sustatzaileak: iaz osatu zen lehenengo aldiz, eta 83 emakumek parte hartu zuten. Talde horretan parte hartzeko argibideak eman ditu Emakumeon Etxeak.

Oraindik izena ematen ez dutenek

  • Rock The Sport webgunean sartu behar da, 36. Lilatoiaren orrialdean.
  • Izena ematerakoan, “Grupos: pago individual” aukeratu, eta “Nuevo componente de equipo” aukeran klik egin behar da.
  • Usurbilgo Emakumeon Etxeko kodea sartu: Usurbilee26
  • Datuak bete, eta ordainketa egin.

Jada izena eman dutenek

Lasterketaren antolatzaileei (lilatonlilaton@gmail.com) mezu elektroniko bat bidali beharko diote Usurbilgo Emakumeon Etxearen taldean parte hartu nahi dutela esanez.

Izena emateko epea otsailaren 17an amaituko da. Aurtengo izen-ematea bizi-bizi doala ohartarazi dute Lilatoiaren antolatzaileek: hori dela eta, parte hartu nahi dutenek ahalik eta azkarren eman dezatela nabarmendu du Emakumeon Etxeko talde sustatzaileak.

Elkarrekin entrenatzeko aukera izango da aurten ere: aurrerago emango dituzte xehetasun gehiago, besteak beste, Usurbilgo Emakumeon Etxeko Whatsapp kanalaren bidez.

Informazio gehiago: 943 37 71 12 / emakumeonetxea@usurbil.eus