Eduki publikatzailea
Atzealdea Aurretikako izen-ematea martxan Esperientzia Eskolan eta oroimena lantzeko tailerretan
2020·09·14
Esperientzia Eskolan eta oroimena lantzeko tailerretan izena emateko epea martxan da, hilaren 25era bitartean. Covid19-ak sortutako egoera medio, horiek emateko modua aldatuko da: taldeak murriztuta, espazioak moldatuta... Bata zein bestea doan dira, eta urriaren hasieran abiatzeko asmoa dute. Izena emandako jende kopuruaren arabera zehaztuko dituzte alderdi guztiak. Orain arte, Gizarte Zerbitzuetara joanda eman izan da izena bi tailer horietan: aurten, telefonoz egiteko eskatu dute, 943 37 71 10 telefonora deituta.
Esperientzia Eskolak
55 urtetik gorako pertsonentzat pentsatuta daude. Lan mundutik erretiroa hartu eta ikasteko grina duen orok eman dezake izena. Matia Institutuak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolatua.
Adineko pertsonek oroimena lantzeko ikastaroa
Memoria landu nahi duten adineko pertsonei zuzenduta dago; Lahar elkargoak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolatua.