Albisteak
Atzealdea

Aurretiazko zitarekin, martxan da Kzgunea

Erabilera denbora mugatu dute, eta maskara janztea derrigorrezkoa izango da.

2020·07·06


Kzgunea ireki dute gaur, aurretiazko zita bidez: nahitaezkoa izango da zerbitzu guztietarako. Horretarako, 945 016 100 telefonora deitu beharko dute, eta kudeaketa zentro orokorreko langileek jakinaraziko dizkiete irizpideak erabiltzaileei. Maskara janztea derrigorrezkoa izango da baita ere, eta denbora muga izango dute, zerbitzuaren arabera. Kzgunearen ordutegia 09:00etatik 13:00etara izango da.

Norbaitek sarean nabigatu nahi badu, 20 minutu izango ditu horretarako. Tutoretza hitzorduak, berriz, 30 minutukoak izango dira. Dokumenturen bat sinatu beharko balu erabiltzaileren batek, bere boligrafo propioa eraman beharko du etxetik. Tramitazioak (BakQ, Metaposta), aurrez aurreko tutoretzak, nabigazioa eta informazio orokorra (IT Txartela, Lanbide, Alokabide...) kontsultatzeko aukera izango da.