Eduki publikatzailea
Atzealdea Athlon Sintagmia enpresari esleitu zaio kiroldegiko jarduera fisikoa eta ur sorospen zerbitzua emateko kontratua
Hiru enpresa lizitatzaile aurkeztu dira Oiardo kiroldegian kirol jarduera fisikoa eta ur sorospen zerbitzua esleitzeko prozeduran.
2024·12·02
Athlon Sintagmia SL enpresari esleitu zaio kiroldegiko kirol jarduera fisikoa eta ur sorospen zerbitzua esleitzeko kontratua: hala erabaki dute, aho batez, azaroko osoko bilkuran. Eskaintzak aurkezteko epean hiru lizitatzaile aurkeztu ziren, eta Athlon Sintagmiaren eskaintzak eskuratu du puntuazio onena.
Kontratuaren aurka kontratazio-arloko errekurtso berezia jar daitekeenez, kontratua ezingo da formalizatu harik eta hamabost egun baliodun igaro arte.