Albisteak
Atzealdea

Asteburuetan ere irekita izango da Garbigunea aurrerantzean

Orain arte, martxan jarria zen arren, asteburuetan itxita egon da. Ohi baino hamabost minutu beranduago ireki eta ohi baino hamabost minutu lehenago itxiko dute, garbiketa eta mantentze lanak egiteko.

2020·05·25


Garbigunea, pixkanaka, ohiko martxara itzultzen ari da. Duela pare bat aste lanean hasi baziren ere, asteburuetan itxita izan dute, esaterako. Aurrerantzean, irekita izango da asteburuetan ere. Bai Garbigunea, bai berrerabiltzeko gunea ere, San Markotik jakinarazi dutenez.

Ohi baino 15 minutu beranduago irekiko dute, eta 15 minutu lehenago itxi, garbiketa eta mantentze lanak egiteko. Informazio gehiago, San Markoren webgunean.