Eduki publikatzailea
Atzealdea Asteartean irekiko da Udajolasen izena emateko epea
2023·04·27

Udajolas udaleku irekian izena emateko epea asteartean, maiatzaren 2an, irekiko da, eta maiatzaren 10era arte izango da horretarako aukera. Azken urteetan bezala, izen-ematea Internet bidez egin beharko da. Ohi bezala, guraso-bilera noiz egingo den ere jakinarazi dute: ekainaren 20an izango da, Sutegiko auditoriumean, 17:00etan.
Udajolasek aisialdia giro alai eta dibertigarrian euskaraz igarotzeko abagunea ematen die Usurbilen erroldatutako 4-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei: aurten, uztailaren 4tik 28ra izango da. Ohiko ordutegia, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era izaten da, eta ostegunetan irteerak egin ohi dituzte, 16:30 arte.
Kuota arrunta 87,57 eurokoa da; familia ugarien kasuan, 71,09 eurokoa. Udajolas udal zerbitzua den heinean, hobariak eskatu eta aplikatzeko aukera dago:
|
Onartutako hobaria |
Kuota arrunta hobariarekin |
Familia ugarien kuota hobariarekin |
|
%50 |
43,80€ |
35,50€ |
|
%75 |
21,90€ |
17,80€ |
|
%90 |
8,80€ |
7,10€ |
Udajolas ordaintzeko transferentzia egiterakoan, garrantzitsua da Udajolas eta haurraren izen-abizenak adieraztea. Laboral Kutxako kontu honetara egin behar da:
ES28 3035 0140 34 1400025811
Horrez gain, zenbait agiri bidali behar dira elkartea@noaua.eus helbidera:
- Ordainketa agiria.
- Gizarte segurantzako txartelaren kopia.
- Familia ugarien kasuan: familia ugarien txartela edo familia liburuaren kopia.
- Hobarien kasuan, udalak aurrez emandako ziurtagiria.
Informazio gehiago: elkartea@noaua.eus edo 688 807 336.
Izena emateko lotura: https://labur.eus/SeaW8
