Eduki publikatzailea

Atzealdea Askatasuna plazako aterpea irazgaizteko lanak hasi dira

Gaur hasi dira aterpea egokitzeko lanak, eta hamar bat egun beharko dituztela aurreikusi dute. Herritarren segurtasuna bermatzeko helburuz, eremura ez sartzeko hesiak jarri dituzte.

2024·06·14


Askatasuna plazako aterpeko itoginei aurre egiteko asmoz, teilatua irazgaizteko lanak hasi dira. Hamar egun inguru beharko dituzte lanak amaitzeko, eta bitarte horretan, herritarren segurtasuna bermatzeko helburuz, eremura ez sartzeko hesiak jarri dituzte.

Udalak Cotegui enpresari eskatu dio lan horiek egiteko; 17.260,65 euroko kostua izango dute (BEZ barne).