Albisteak
Atzealdea

Ariztitxo kalea asfaltatuko dute datorren astean

Aldapa bere osotasunean asfaltatuko dute, maiatzaren 10etik 13ra bitartean. Lanek iraun bitartean, ezingo da autorik aparkatu Ariztitxo kalean; Beheko eta Erdiko kaleetan, bai.

2022·05·05


Datorren astean, maiatzaren 10etik 13ra bitartean, Ariztitxo kalea asfaltatzeko lanak egingo ditu udalak. Aldapa luzea bere osotasunean asfaltatuko dute, egoera txarrean baitago. Goitik beherako noranzkoan hasiko dira lanean, eta asfalto zaharra kendu eta geruza berria botako dute.

Lanek iraun bitartean, ezingo da autorik aparkatu Ariztitxo kalean; Beheko eta Erdiko kaleetan, ordea, bai, eta garajeetarako sarbidea bermatuko da. Mahaspildegiko aparkalekua ere erabili ahal izango da.