Eduki publikatzailea
Atzealdea Argiteria publikoko 442 argi-puntu LED teknologiara aldatzeko lanak esleitu dira
2025·02·04
Udalak beste urrats bat egin du herriko argiteria publikoa LED teknologiara aldatzeko prozesuan: beste 442 argi-puntu aldatuko dira guztira, datozen asteotan, herriko hainbat gunetan. Udalak zeregin horretarako 2023an eta 2024an jasotako partidak batuta lizitaziora atera du proiektua, eta Leycolanek eskuratu du, 144.142 euroan. Inbertsio horri esker, energia kontsumoa %77 murriztea aurreikusten da: urtean 8.800 euro inguru aurreztuko da. Argiteria publikoko argi-puntu bakoitza erregulatzeko aukera emango du, gainera.
Otsailean aldaketa eginda egongo da. Zehazki, herriko bost gunetan aldatuko dira 442 argi-puntuak: 121 Atxegalden, 98 Santuenea-Atallun, 47 Munalurran, 98 Galtzaragainan eta 78 Artzabalen.
Udalak, 2019 inguruan, argiteria guztia pixkanaka LED teknologiara pasatzeko fasekako egutegi bat zehaztu zuen, eta urtero bideratu izan du partida bat zeregin horretarako. Gaur egun, 2.255 argi-puntu daude herrian, eta 942 LED teknologiadunak dira, dagoeneko: argiteria guztiaren %41. Orain egingo diren lanekin, %60ra igoko da ehunekoa.
“Jauzi kualitatiboa” ematear
Hemendik aurrera, urtez urte partidak gorde beharrean, udal-gobernuak “jauzi kualitatibo bat” eman nahi du, Energiaren Euskal Erakundeak bultzatutako Gauzatu Energia programarekin bat eginda. Interesik kobratzen ez duen mailegu bat da: 300.000 euroko inbertsio bat egingo da horren bidez, eta herriko argiteria ia guztia aldatzea ahalbidetuko du (%95 ingurura iritsiz)