Eduki publikatzailea
Campezo enpresari esleitu zaizkio herri bidea konpontzeko lanak. 35.100 euro inguruko kostua dute, eta erdia baino gehixeago aldundiak emandako dirulaguntza batekin finantzatuko da: 19.355 euro. Bi egun beharko dituzte lanak amaitzeko, eta lanean ari diren bitartean, erabat itxita egongo da trafikoarentzat.
2024·09·19
Udalak Arburu-Tellendegi landa bidea asfaltatzeko lanak egingo ditu, bihar hasita: Campezo enpresari esleitu zaizkio lanak. Lanen kostua 35.192 eurokoa da (BEZ barne), eta horren %55 (19.355,60 euro) aldundiak landa bideak konpontzeko emandako dirulaguntza batekin finantzatuko da.
Campezoren esanetan, bi lanegun beharko dituzte lanak amaitzeko: lanean ari diren bitartean, trafikoarentzako itxita egongo da bidea; lanorduetatik kanpo, berriz, pasatu ahal izango da.