Eduki publikatzailea
Atzealdea

Arauak eta mugak familian. Nola ezarri modu asertibo batean

12 URT 19 URT

Tailer honen bitartez, familian harreman orekatua, osasungarria eta onuragarria izateko beharrezkoa den egitura nola izan landuko dugu, horretarako lagungarriak izango zaizkigun arauak eta mugak jartzen ikasiz.

Hauek dira, besteak beste, bertan landuko diren edukiak eta gaitasunak: zer dira mugak?, zertarako balio dute mugek?, mugak era asertiboan jartzearen onurak, mugak era asertiboan jartzeko tresnak, arauen beharra familian, arauak era asertibo batean jartzeko modua, zer izan behar dugu kontuan arauak eta mugak jartzeko orduan?

Gidaria: Leyre Cano

Noiz: urtarrilaren 12an eta 19an, 17:00 / 19:00 bitartean.

Non: Potxoenean.

Hartzaileak: Haur eta nerabeen gurasoak.

Izen-ematea: doan. Plaza mugatuak. usurbilkultura.eus helbidean edo mezu bat bidalita: gaztelekuausurbil@gmail.com edo hitzaho@udarregi.eus helbidetara.

Antolatzaileak: Gaztelekua, Hitz Aho guraso elkartea. Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Usurbilgo Udala.