Eduki publikatzailea
Atzealdea Aranzadirekin Usurbilgo erromatar garaiko eta historiaurreko aztarnategian laguntzeko deialdia
2021·06·22
Azken urteetako lanei eutsiz, Valladolideko Unibertsitateko eta Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariek Andatzako lan arkeologikoekin jarraituko dute. Aurten, bi gune ikertzen arituko dira. Batetik, abuztuko egun batzuetan Andatza III-ko monumentu megalitikoan lan egingo dute. Bestetik, Irigain inguruan 2005. urtean topatutako erromatar garaiko aztarnategian sakonduko dute, irailean.
Aurreko urteetan bezala, laguntzeko aukera eman diete herritarrei. Horretarako, mezu elektroniko bat bidaltzeko eskatu dute, izaro.quevedo@uva.es helbidera.