Albisteak
Atzealdea

Aranzadik boluntarioak behar ditu Andatzan indusketa arkeologikoak egiteko

Andatza III eta Irigainen izango dira indusketak. Internet bidez izena emateko aukera zabaldu dute, ekainaren 1era arte.

2022·05·11


Andatzan bi aztarnategi industeko boluntarioak behar ditu Aranzadik: Andatza III, Brontze Aroko monumentu megalitikoa eta Irigain, erromatar garaiko bizitokia. Zehazki, bost boluntario behar dituzte, eta indusketak ekaina eta iraila bitartean izango dira. Izena emateko epea zabaldu dute, Internet bidez, ekainaren 1era arte.

Ohi bezala, Manu Zeberiok eta Izaro Quevedok zuzenduko dituzte indusketak. Informazio gehiagorako, mezu elektroniko bat bidali izaro.quevedo@uva.es helbidera.