Eduki publikatzailea
Atzealdea
Aranzadi: Txangostako eta Irigaingo aztarna arkeologikoak
‘Andatza: errotarriak, mugarriak eta aztarna arkeologikoak’ jardunaldien barruan
19 AZA
Aranzadi Zientzia elkartea azterketa arkeologikoak egiten ari da Andatza mendian azken urteotan. Horren ondorioz Txangostako Dolmenaren azterketan sakondu eta Irigaineko erromatar garaiko aztarnak topatu dira. Horiek aurkeztuko dizkigute Aranzadi Zientzia elkarteko ikerlariek, azaroa eta abenduan Andatza mendiaren inguruan antolatuko diren ekintzen barruan.
Noiz: azaroaren 19an, 18:30ean.
Non: Sutegiko auditoriumean.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Sarrerak: doan. Sarrera-kopurua mugatua da. Sarrerak, aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.