Eduki publikatzailea

Apirileko plenoa, Youtubetik zuzenean

Koronabirusaren krisia dela eta, martxoan ez zen plenorik izan; biharkoa, telematikoki egingo dute, eta Youtubetik zuzenean emango da.

2020·04·29


Apirileko plenoa egin egingo da, ezohiko moduan bada ere: Jitsi Meet plataformaren bidez elkartuko dira Usurbilgo udalbatzako zinegotziak, eta Youtuberen bidez zuzenean ikusteko aukera izango da. Ikusi ahal izateko, Usurbilgo Udalaren Youtubeko kanalean sartu behar da, eta bertan agertuko da zuzenekoaren irudia. Hala ere, plenoa hasi baino minutu batzuk lehenago, Facebook eta Twitter bidez zabalduko da lotura zehatza, klik bakarrean ikusi ahal izateko. Horrez gain, zuzenean jarraitu ezin duenak, gerora ikusteko aukera izango du, Youtubek berak gorde egiten baititu zuzeneko emisioak.