Eduki publikatzailea

Atzealdea Apirilaren 20tik maiatzaren 8ra izango da haur eskolan matrikulatzeko epea

Usurbil Haurreskolak Partzuergoan integratzeko prozesuak iraun bitartean, udalari dagokio izen-emateak kudeatzea. Apirilaren 21ean ate irekien jardunaldia egingo da, 17:30ean.

2026·03·30


Haur eskolan matrikulatzeko epea ezarri du udalak: apirilaren 20tik maiatzaren 8ra bitartean izango da. Usurbil Haurreskolak Partzuergoan integratzeko prozesua martxan da, otsaileko osoko bilkuran sartzeko eskaera egitea erabaki ostean. Prozesu hori irailaren 1erako amaituta izatea aurreikusten da, eta, bitartean, udalari dagokio matrikulazio kanpaina egitea.

2026-2027 ikasturtetik aurrera, 0-2 urtekoen zikloa Haurreskolak Partzuergoak eskainiko du Usurbilen; 2-3 urtekoen zikloa, berriz, Udarregi ikastolak.

Haur eskolako 2026-2027 matrikulazio kanpaina

Izena emateko epea: apirilaren 20tik maiatzaren 8ra.

Izena emateko lekua: Udarregi ikastolan (Gernika ibilbidea 11).

Izena emateko ordutegia: 08:15-12:00.

Ate irekien jardunaldia: apirilaren 21ean, 17:30ean.

Informazio gehiago: 943 36 12 16 - haurreskola@udarregi.eus

Haurreskolak Partzuergoaren zerbitzua (PDF): hemen.

Izena emateko araudia (PDF): hemen.

Ikasturtea hasita, haur eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren beharra izango dutela aurreikusten dutenek, matrikulazio garaian harremanetan jartzeko eskaera egin da, epez kanpoko izen-emateei ezin baitzaie plaza bermatu.