Eduki publikatzailea

Atzealdea Aparejadorea / Zerbitzu eta mantenu saileko burua lanpostua betetzeko lehiaketa bereziaren oinarriak kaleratu ditu udalak

Izangaiek hamabost laneguneko epea izango dute eskabideak aurkezteko, bihartik hasita, maiatzaren 2ra arte.

2025·04·07


Udalak Aparejadorea / Zerbitzu eta mantenu saileko burua lanpostua betetzeko lehiaketa bereziaren oinarriak kaleratu ditu, gaur, GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Izena emateko epea bihar irekiko da, apirilaren 8an, eta hamabost laneguneko epea izango da eskaerak aurkezteko: maiatzaren 2a izango da horretarako azken eguna. Eskariak elektronikoki egin beharko dira, udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

Gaur kaleratutako oinarrietan zehazten dira lanpostuaren eginkizunak eta funtzio nagusiak, lehiaketa berezian parte hartzeko baldintzak, eskariak egiteko aurkeztu beharreko dokumentazioa, epeak eta prozesua gauzatzeko modua.

Deialdia, PDFn: hemen.