Eduki publikatzailea
Atzealdea

Antzezlana: 'Zaldi urdina'

17 URR
Azala

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa delakoan. Amets, Aingeruren arrebak ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Ikerketaren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.

Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzia.

Aktoreak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate eta Olatz Beobide.

Noiz: urriaren 17an, 20:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak: aldez aurretik, 8 euro (Lizardin); egun berean, 10 euro (leihatilan).

Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.