Eduki publikatzailea
Atzealdea

Antzezlana: 'Trapu zikinak'

12 EKA

"Trapu zikinak etxean garbitzen dira" esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden harritzarrek, beste errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera; intimitatearen ideia begi berriz aztertu dezakegu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak.

Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak? Eta indarkeriarenak? Zeri esaten diogu "zikin"? Zertaz hitz egin daiteke? Zer hitzekin?

Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbitzen diharduten emakume saldoan. Hotza eta zikinkeria izango dituzte bidelagun; azken hauek ere badute zer esan bizi garen munduaz... Ikuskizun hau garbilekuetan jo eta fuego aritu ziren arbasoei omenaldia da. Haien izerdi eta irriei, haien arteko laguntza eta isiltasunei. Izan zirelako gara.

Noiz: ekainaren 12an, 19:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola, Udalbiltza eta Usurbilgo Udala.

 

Izen-ematea (doan): usurbilkultura.eus