Eduki publikatzailea

Antzezlana: 'Eresia. Lurra arin bekizu, ama'

Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekaren bidez ekoitzia.
30 API

Ama hil da, hori da egia. Kantu bat, dantza bat, erritu bat... lore bat eskaini nahiko nioke. Hildakoei gorazarre egiteko abesten ziren bertsoak dira Eresiak, baina, nik, jada, ez dut kanturik hildako ama agurtzeko.

Maite dugunaren heriotza datorrenean, zer egin? Nola agurtu? Nola begiratu bizitzari? Maitasuna da akaso guztiaren erantzuna?

Ohiko dolu errituak nahikoak ez direnaren sentsaziotik abiatuta, dispositibo poetikoen bidez bestelako dolu praktika esperimentatzeko xedea nuke, ekintza eszenikoa bera, dolu erritu kolektibo bilakatuz.

Noiz: apirilaren 30ean, 20:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak (5 euro): usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Udalbiltza eta Usurbilgo Udala.

Ideia originala eta zuzendaritza: Oier Zuñiga.

Antzezleak: Eneko Gil, Belen Cruz, Oier Zuñiga.