Eduki publikatzailea

Antzerkia: 'Bete ingoiau'

Noaua! Kulturaldia 2021
12 AZA

Herri bateko gasolindegi bat. Petrak eta Leok denbora daramate elkarrekin lanean. Geroz eta bezero gutxiago dituzte eta negozioa oso gaizki doa, alboan gasolindegi moderno horietako bat zabaldu dutelako. Eguna joan eta eguna etorri, beti kontu bera. Baina halako batean, monotonia hori hautsiko duen zerbait gertatuko da. Pakete bat iritsiko zaie, ez dute jakingo nork eta nondik bidali dien, baina bizitza hankaz gora jarriko die, eta beraien arteko harremanean ere eragina izango du.

Goiz Eder Iturain eta Esti Curielek harremanen inguruko hausnarketa eragin nahi dute istorio honekin, umore beltz eta absurdoa erabiliz.

2020ko Poltsiko Antzerkiko Sorkuntzarako bigarren sariaren irabazlea.

Noiz: azaroaren 12an, 22:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea.

Sarrerak: usurbilkultura.eus -en (10 euro). // Bazkideek 8 €tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ko egoitzan.