Eduki publikatzailea
Atzealdea Andatzan azken bi urteetan egindako indusketen emaitzen berri emango dute, abenduaren 1ean
2022·11·25

Andatzan azken bi urteetan egindako lanen berri emango dute, abenduaren 1ean, Aranzadi zientzia elkarteak eta indusketetan parte hartu duten herritarrek: Sutegin izango da, 18:00etatik aurrera. Aurkezpen horretan azken bi urteetan lortutako emaitzak izango dituzte hizpide.
Badira urte batzuk Aranzadik Andatzan indusketak egiten dituela. Udan izan ohi dira, eta herritar boluntarioen laguntzarekin egiten dituzte. Azken urteotan, hiru gunetan aritu dira lanean: Irigainen, Txangostan eta Andatza III deiturikoan. Aurten ez dira Txangostan aritu, iaz hango lanak amaitutzat eman zituztelako, baina guztien berri emango dute abenduaren 1eko aurkezpenean.
