Eduki publikatzailea

Atzealdea Andatza egunik ezean, iaz egindako zenbait lan kontsultagai

Aurtengo Andatza Egunaren bueltan aurreikusitako ekitaldiak bertan behera gelditu direnez, iaz egindako bi lanen aurrerapen bat argitaratu dute. Argazkia: Asier Iturralde Sarasola.

2020·04·28


Igandean izango da maiatzeko lehenengo igandea: egoera arruntean, Andatza Eguna ospatuko litzateke, azken urteetan berrindartzen ari zena. Ordea, Covid19 birusak sortutako egoera dela eta, ezinezkoa da halako ekitaldi bat antolatzea, ez eta tontorrera igotzea ere, egungo baldintzen arabera, etxeetatik kilometro bat baino urrunago baitago.

Aurtengo Andatza Egunerako zenbait ekitaldi aurreikusita zeuden. Izan ere, iaz, bi lan interesgarri egin zituzten, Usurbilen, batik bat Andatza mendia ardatz zutenak, eta hitzaldiak eta bisitak egiteko asmoa zegoen. Bistako arrazoiak tarteko, ordea, bertan behera gelditu dira. Gauzak horrela, egindako lanen laburpen bana igo du sarera udalak (ikus, behean), interesa duen orok patxadaz irakur dezan, egoerak ahalbidetzen duenean, Andatzako ondarea hobeto ezagutu eta gozatzeko.

1.- Aranzadi zientzia elkartea: Andatza mendigunearen inguruko okupazioari buruzko azterketa eta interpretazio arkeologikoa (2019).

 

2.- Asier Agirresarobe, Joseba Alonso, Javi Castro: Usurbilgo mugarriak eta Andatzako errotarri-harrobiak (2019).

Argazkiak: Asier Iturralde Sarasola