Eduki publikatzailea
Atzealdea Amelia Tiganusek Usurbilen emandako hitzaldia, Youtuben
2020·02·10
1984an Errumanian jaiotako ekintzaile feminista da Tiganus. Emakumeen salerosketarako sare batean harrapatua izan ondoren, bost urte luzez sexu esplotazioa jasan zuen Espainiako hainbat prostituzio etxetan. Egun, sentsibilizazio eta formazio tailerrak ematen ditu, prostituzioaz eta sexu bortizkeriaz. EHMA Euskal Herriko Mugimendu Abolizionista taldeko partaidea da.
Usurbilen izan zen 2020ko urtarrilaren 17an, eta Youtuben ikus-entzun daiteke, osorik, hitzaldia. Multimedia Txokoan ere gorde dugu, Hitzaldiak atalaren barruan.