Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiaren obrak Troia eta Txikierdi artean, bi astetarako

Otsailaren 17tik 18rako gauean, aldundia obrak egiten hasi da N634 errepidean, udalari aurrez jakinarazi gabe. Printzipioz, bi aste iraungo dute lanek.

2022·02·18


Otsailaren 17tik 18rako gauean, obrak egiten hasi da Gipuzkoako Aldundia N634 errepidean, Troia eta Txikierdi artean. Udalari aurrez jakinarazi gabe egin du, eta jakinarazpen ofizialaren faltan, ehunka herritar bezala, udala ere ezustean harrapatu du. Antza denez, hasiera batean, hamabost egun beharko dituzte lanak bukatzeko.