Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldaketak trafikoan, Uxue Trail lasterketa solidarioa dela eta

Igandean, ekainak 14, Uxue Trail lasterketa solidarioa dela eta, Oxtapeko sarrera trafikoarentzako itxita izango da 08:30etik 12:30era. Donostia-Zumaia autobusak San Inazioko biribilgunean geldituko dira, eta Udaltzaingoak ibilgailuen sartu-irtena ere handik egiteko eskatu du.

2026·06·12


Igande goizean, ekainaren 14an, Uxue Trail lasterketa solidarioa egingo dute Usurbilen. Hori dela eta, Oxtapeko sarrera trafikoarentzako itxita izango da 08:30etik 12:30era. Tarte horretan, Donostia-Zumaiak autobus lineak San Inazioko biribilgunean geldituko dira, eta Udaltzaingoak eskatu du ibilgailuen sartu-irtena ere handik egiteko. Izan ere, parte-hartzaileak Bizkarre eta Kale Nagusiaren artean pasatuko dira. Santuenetik Zubietara joateko bidean behin-behineko mozketak izan daitezke.

Uxue Martin Usurbilgo gaztearen gaixotasun arraroa ezagutarazi eta Phelan-McDermid izeneko sindromearen ikerketa diruz laguntzeko lasterketa solidarioa da Uxue Trail, Andatza zeharkatzen duena. Lasterketan zuzenean parte hartu gabe ere dortsal solidarioa erosteko aukera izaten da.