Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldaketak trafikoan, Uxue Trail lasterketa solidarioa dela eta

Igandean, ekainak 15, Uxue Trail lasterketa solidarioa dela eta, Oxtapeko sarrera trafikoarentzako itxita izango da 08:30etik 13:00etara. Donostia-Zumaia autobusak San Inazioko biribilgunean geldituko dira, eta Udaltzaingoak ibilgailuen sartu-irtena ere handik egiteko eskatu du. Santueneatik Zubietara joateko bidea ere itxita egongo da.

2025·06·12


Igande goizean, ekainaren 15ean, V. Uxue Trail lasterketa solidarioa egingo dute Usurbilen. Hori dela eta, Oxtapeko sarrera trafikoarentzako itxita izango da 08:30etik 13:00etara. Tarte horretan, Donostia-Zumaiak autobus lineak San Inazioko biribilgunean geldituko dira, eta Udaltzaingoak eskatu du ibilgailuen sartu-irtena ere handik egiteko. Izan ere, parte-hartzaileak Bizkarre eta Kale Nagusiaren artean pasatuko dira. Santueneatik Zubietara joateko bidea ere itxita egongo da.

Uxue Martin Usurbilgo gaztearen gaixotasun arraroa ezagutarazi eta Phelan-McDermid izeneko sindromearen ikerketa diruz laguntzeko lasterketa solidarioa da Uxue Trail, Andatza zeharkatzen duena. Lasterketan zuzenean parte hartu gabe ere dortsal solidarioa erosteko aukera izaten da.