Albisteak
Atzealdea

Aldaketak trafikoan, Sagardo Eguna dela eta

Herriko sarrera nagusia ibilgailuentzat itxita egongo da, goizetik iluntzera arte. Donostia-Zumaia eta Usurbil-Hernani lotzen dituzten autobusak San Inazio kaleko beheko biribilgunean geldituko dira.

2022·05·20


Igandean, Sagardo Eguna dela eta, aldaketak izango dira trafikoan. Ohi bezala, herriko sarrera nagusia itxita egongo da ibilgailuentzat, goizetik iluntzera arte. Horrez gain, Donostia-Zumaia eta Usurbil-Hernani lotzen dituzten autobus guztiak San Inazio kaleko beheko biribilgunean gelditu dira egun horretan.

Aldi berean, kaxkoan, ohiko mozketak izango dira, oinezkoei lehentasuna emanez. Kotxeak ahalik eta gutxien hartzeko gomendatu du Udaltzaingoak.