Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldaketak trafikoan, Irisasi BTT proba dela eta, igandean

Igandean, urtarrilaren 25ean, Irisasi BTT proba egingo dute, eta hainbat bide mozketa izango dira. Besteak beste, Bizkarreko herri-sarrera itxita egongo da 08:00etatik 14:00etara, eta tarte horretako Donostia-Zumaia autobusak San Inazioko biribilgunean geldituko dira.

2026·01·21


Igandean, urtarrilaren 25ean, Irisasi BTT ‘Hotzak akabatzen’ proba egingo dute Usurbilen, eta, horren ondorioz, hainbat aldaketa izango dira trafikoan. Esaterako, Bizkarreko herri-sarrera itxita egongo da 08:00etatik 14:00etara: tarte horretako Donostia-Zumaia autobusak San Inazioko biribilgunean geldituko dira, udaletxe ondoko geltokiaren ordez, eta herrira sartu-irteerak San Inaziotik egin beharko dira.

Irisasi BTT proba, nagusiki, mendian izaten bada ere, hasieran eta amaieran kaxkotik pasatzen da, eta, beraz, lasterketa pasako den lekuetan, mozketak egin beharko dira; udaltzainek gomendatu dute, ahal den neurrian, kotxerik ez hartzeko inguru horietan. Esaterako, Santuenean Zubietarako bidea moztuta egongo da, baita Kale Nagusia ezingo da zeharkatu probak iraun bitartean.