Eduki publikatzailea

Akrosport egiteko Zirimarako lagunek emandako azalpenak

Konfinamendu garaian egiteko kirol bat proposatu du Zirimarak: akrosport. Bideo bat egin dute, etxean praktikatu, argazkiak atera, eta ostegun gaua baino lehen bidaltzera deitu dituzte herritarrak, larunbatean, Haurren Egunean, argazki guztiak batu eta bilduma bat egiteko.

2020·04·13


Larunbatean, hilaren 18an, Haurren Eguna ospatuko dute Usurbilen: konfinamenduan egiten ari diren ahalegina eta esfortzua aitortu nahi du publikoki udalak, eta Zirimararekin eta Noauarekin elkarlanean antolatu dute eguna; Usurbilgo Artixten eta beste zenbait herritarren laguntza ere izango dute. Egun horretako lehenengo ekintza akrosport kirolaren ingurukoa izango da: ostegunera bitartean etxean praktikatu, argazkiak egin eta haiei bidaltzeko proposatu dute Zirimarakoek, larunbatean Ibai Arrieta argazkilariak mosaikoa osatu dezan horiekin guztiekin.

Argazkiak ostegun gaua baino lehen zirimarausurbil@gmail.com helbidera edo 688 807 336 telefonora bidalita. Akrosport zer den azaltzeko bideo bat egin du Zirimarak:

 

Bi pertsona edo gehiagoren artean postura desberdinak egitea da akrosport. Behean, zenbait adibide: